2013-05-16

BLOG BERRIA

Guraso batzuk lan handia egin ondoren martxan da eskolaren webgune berria. Hemendik aurrera webgune horretan egongo da gure bloga ere. Han elkar ikusiko dugu!
alkiza.eskolatxikiak.org

2013-05-06

IGELENTZAKO BIZILEKU BERRIA

JAKINGO DUZUENEZ, TXIKITXOEN GELAN TXALBURUAK EDUKI DITUGU (AITZOLEK EKARRITA). GAUR GOIZEAN TXALBURUAK IGEL BIHURTUTA AURKITU DITUGU ETA BIZITOKI BERRI BATEN BILA ABIATU GARA. ALLURREN ETXE ONDOKO LABADEROAN UTZI DITUGU ETA IBILALDIA PROBETXUGARRIA ATERA ZAIGU; EGURALDIA BERRIZ, APARTA. A NAIARAREN LAGUNTZA BEHAR-BEHARREZKOA IZAN DUGU. MILA MILA ESKER, NAIARA !!!!!!!

2013-05-03

BIGARREN ESKUKO LIBURUEN AZOKA


 Aurreko astean bigarren eskuko liburuen denda egiten aritu gara. Liburu asko saldu ditugu, adibidez komikiak, aldizkariak, hiztegiak, ipuinak…

Azokan saltzeko liburua ekartzen zuen pertsonari bale bat ematen genion, gero beherapenarekin erosteko. 

Dendan lortutako diruarekin eskolarako gauzak erosiko ditugu eta sobratzen diren liburuak Saharara edo Camerunea bidaliko ditugu.

 Egun bakoitzean salerosketak egin eta gero dirua kontatzen genuen, zenbat liburu saldu ziren kontatu…. 

Denda prestatzeko gauza asko antolatu behar izan ziren adibidez: tiketak egin, baleak egin, liburuei prezioak jarri, beherapenak egiten ikasi, ekarritako liburu guztien errejistroa egin…

 Eskerrik asko gure bigarren eskuko liburu azokan parte hartzeagatik, bai liburuak ekartzeagatik eta erosteagatik.
 Hemen dauzkazue dendako datu batzuk:
 • Hasieran 183 liburu zeuden eta 178 saldu dira.
• Bost liburu sobratu dira.
 • Hemen ikusiko duzue zenbat diru atera den
 Eguna. Zenbat diru
ASTELEHENEAN 10,27€
ASTEARTEAN 28,42€
ASTEAZKENEAN39,46€
OSTEGUNEAN 11,23€
OSTIRALEAN 31,71€
GUZTIRA:121,09
 • Bitxikeria moduan jakin ezazue gutxien balio zuen liburuak bi zentimo balio zuela.
• Ateratako diruarekin erosiko ditugun gauzak dira: baloia, kanasta, beste jokuren bat…

ESKERRIK ASKO DENOI!

2013-04-15

2.eskuko liburuen azoka



Apirilaren 23an nazioarteko liburuen eguna ospatuko da. Hori dela eta, beste gauza batzuen artean, eskolan 2. eskuko liburuen azoka txiki bat egingo dugu. Horretarako zuen laguntza eta ekarpenak nahiko genituzke.

Etxean jada behar ez dituzuen liburuak baldin badituzue eskolara ekartzea eskatu nahi dizuegu, ea denon artean liburu asko osatzen ditugun. Gero liburu horiek salmentan jarriko ditugu prezio oso merkeetan (garestienak 2€).  Etxetik ekartzen den liburu bakoitzeko “beherapen txartelak”  emango zaizkie  ikasleei, liburuak beherapenekin eros ditzaten.

Kontutan izateko zenbait ohar:
  • Ekartzen diren liburuak erabilgarri egon behar dute.
  • Ekar daitezkeen liburuak: ipuinak,   komikiak,  nobelak, entziklopediak …
  • Edozein hizkuntzetan idatzitako liburuak hartuko dira.
  • Azoka egin ondoren sobratzen diren liburuak dohaintzan emango dira ( Kamerun-eko eskola batera, Saharara …)
  • Irabazten den diruarekin ikasleentzako materialen bat erosiko da  
  • Azokarako liburuak ematen dituztenei emango zaizkien beherapen txartelak (%70, %80, %90 edo dohainik, bakoitzak ekarritako lbiuru kantitatearen arabera) 
  • Liburuak eskolara ekartzeko egunak:: apirilaren 15etik 19ra.  
  • Azokako postuen kokapena: eskolako ataria
  • Saltzaile lanetan ikasleak arituko dira.
  • Azoka egunak: apirilaren 22 tik 26ra.
  • Ordutegia: goizetan 9:00etatik 9:30era eta arratsaldetan 16:00etatik 16:30era. (asteazkenean 12:00etatik 12:30era)
  • Egun hauetan libururen bat erosi nahi duten ikasleek etxetik ekarri behar dute dirua eta ordu horietakoren batean beraien irakaslearekin joango dira azokara erosketak egitera.
  • Azokara erostera edonor etor daiteke:  ikasleak,  gurasoak, familiartekoak, herritarrak

Azoka txiki hau ondo atera dadin zuen guztion parte hartzea eta ekarpenak eskertuko ditugu, denok parte hartzen ez badugu ezin izango delako egin. Aurrez eskerrik asko.

Hasi gara liburuak jasotzen, anima zaitezte denok!










2013-03-08

HAMABOSTALDI BERDEA

ELIKAGAIEN PIRAMIDEA
ATZO, MARTXOAK 7, JULENE ETA OIERREN AMA, AINARA,
ESKOLARA ETORRI ZEN ETA ELIKAGAIEN INGURUKO HITZALDI BAT
EMAN ZIGUN. ORAIN BADAKIGU ZEIN JANARI JAN BEHAR DUGUN
ASKOTAN, ZEIN TARTEKA ETA ZEIN ASTEAN BEHIN.
ZE PENA! GOXOKIAK ASTEAN BEHIN BAKARRIK JAN DITZAKEGU!




ESKERRIK ASKO AINARA!!!!!

2013-03-06

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

PARTEKATUTAKO   HITZAK

Gaur IKASKUNTZA  KOOPERATIBOA  saio berezia egin dugu.
DENON ARTEAN TALDEKA  ANIMALIEN  IZENAK  IDATZI  DITUGU




LAN  POLITA  EGIN  DUGU, 
BAKOITZAK  BERE  ERARA  IDATZIZ.
 IKASKUNT

EGURALDI ONA APROBETXATUZ

EGURALDI  ONA  APROBETXATUZ
GAUR, MARTXOAK 6, ETXABE INGURUAN IBILI GARA
NARZISOAK  BILTZEN

PRIMERAN  PASA  DUGU!!!!!